FIXER

Euskal Herriko edozein tokitan filmaketa bat behar bezala egiteko behar diren kudeaketa guztiez arduratzen gara. Kokalekuak, errodaje-baimenak, alokairuak, ostatuak eta lekualdaketak bilatzetik, ekipo tekniko eta artistikoa kontratatzera, catering-a, muntaketa- eta postprodukzio-estudioak eta material gordinak munduko edozein lekutara bidaltzea kudeatzen ditugu. Gure egitekoa atzerriko ekoizpenak Euskal Herrian etxean bezain eroso sentitzea da.